Andoni Egaña
Andoni Egaña Makatzaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005); beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziatua, euskaltzain Urgazlea da.[1]
Andoni Egaña | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andoni Egaña Makazaga |
Jaiotza | Zarautz, 1961eko urriaren 2a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Bertsolaritzan ezaguna bada ere, telebistarako gidoiak ere idazten ditu; eta hainbat esparru landu ditu literaturan, baita kazetaritza artikulu ugari ere.
Bertsolari gizan, haren lorpenak handiak dira, baita gaiaren inguruan egin dituen ikerketa lanak ere, bai bertsoaren sorkuntzaren gainean eta baita bertsolaritzaren mugimenduari dagokionez ere. Gaur egungo bertsolaritzari buruzko teorizazioan aitzindarietako bat da.n
Artikulu asko idatzi ditu El Diario Vascon, Euskaldunon Egunkaria, Argian, Berrian-eta, baita disko batzuk egin ere.[2]
Bertsolaritza
aldatuTxapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Bigarrena 1991an.
- Herri arteko Bertsolari Txapelketa (1): 1999 (Zarauzko taldean)
Sariak
aldatu- Lizardi saria (1): 1982
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2016
Lanak
aldatuNarratiba
aldatu- Pausoa noiz luzatu (1998, EEF-Alberdania). 1999 Euskadi Literatura Saria.
Saiakera
aldatu- Hogeita bina (2004, Hariadna)
- Zozoak beleari (1997, Alberdania): Jon Sarasuarekin batera
Haur eta gazte literatura
aldatu- Mendian (2000, Alberdania)
- Zaudete geldi pixka batean (1999, Elkar)
- Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (2000, Elkarlanean)
Biografia
aldatuArtikuluak
aldatuBeste generoak
aldatu- Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea) Jon Sarasua eta Joxerra Garciarekin batera. Lau hizkuntzatan argitaratu da..
Diskak
aldatu- Tximeletak sabelean (1994, Kea). Bertso musikatuak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzain urgazleak - E. (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
- ↑ «Andoni Egaña Makazaga» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-04-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Andoni Egaña |
- «Andoni Egaña», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa Argia astekarian
- Andoni Egaña BDB Bertsolaritzaren datu-basea