Arkimedesen solido

Geometrian, Arkimedesen solidoak (edo poliedro erdierregularrak) simetria handiko poliedro ganbil erdierregularrak dira, baldintza hau betetzen dutenak: aurpegiak bi edo hiru motako poligono erregularrak dira, erpin uniformeetan elkartzen direnak. Propietate horrek solido platonikoetatik bereizten ditu, platonikoetan aurpegiak mota bakar bateko poligonoak direlako; eta bai Johnson-en solidoetatik ere, azken solido horietan aurpegiak ez direlako elkartzen erpin uniformeetan. Arkimedesek aurkitu zituen gorputz hauek; baina haren lanak galdu, eta Berpizkundera arte ez zituzten berraurkitu artistek eta matematikariek.

Sailkapena

aldatu

Arkimedesen solidoak 13 dira (edo 15, hexaedro moztuaren eta dodekaedro kamutsaren bi forma kiralak kontuan hartzen baditugu).

Hemen, erpin-konfigurazioa terminoak adierazten du zer motatako poligono erregularrak elkartzen diren erpinetan. Adibidez, (4,6,8) erpin-konfigurazioak esan nahi du karratu bat, hexagono bat, eta oktogono bat elkartzen direla erpin bakoitzean (erpinaren inguruan, erlojuaren orratzen noranzkoan).

Izena
(erpin-konfigurazioa)
GardenaKolore solidotanGarapenaAurpegiakErtzakErpinakSimetria-taldea
tetraedro moztua
(3.6.6)

(Animazioa)
84 triangelu
4 hexagono
1812Td
kuboktaedroa
(3.4.3.4)

(Animazioa)
 14 8 triangelu
6 karratu
2412Oh
kubo moztua
edo hexaedro moztua
(3.8.8)

(Animazioa)
148 triangelu
6 oktogono
3624Oh
oktaedro moztua
(4.6.6)

(Animazioa)

146 karratu
8 hexagono
3624Oh
erronbikuboktaedroa
edo erronbikuboktaedro txikia
(3.4.4.4 )

(Animazioa)
268 triangelu
18 karratu
4824Oh
kuboktaedro moztua
edo erronbikuboktaedro handia
(4.6.8)

(Animazioa)
2612 karratu
8 hexagono
6 oktogono
7248Oh
kubo kamutsa
edo hexaedro kamutsa
edo kuboktaedro kamutsa
(2 forma kiralak)
(3.3.3.3.4)

(Animazioa)

(Animazioa)
3832 triangelu
6 karratu
6024O
ikosidodekaedroa
(3.5.3.5)

(Animazioa)
3220 triangelu
12 pentagono
6030Ih
dodekaedro moztua
(3.10.10)

(Animazioa)
3220 triangelu
12 dekagono
9060Ih
ikosaedro moztua
(5.6.6 )

(Animazioa)
3212 pentagono
20 hexagono
9060Ih
erronbikosidodekaedroa
edo erronbikosidodekaedro txikia
(3.4.5.4)

(Animazioa)
6220 triangelu
30 karratu
12 pentagono
12060Ih
ikosidodekaedro moztua
edo erronbikosidodekaedro handia
(4.6.10)

(Animazioa)
6230 karratu
20 hexagono
12 dekagono
180120Ih
dodekaedro kamutsa
edo ikosidodekaedro kamutsa
(2 forma kiralak)
(3.3.3.3.5)

(Animazioa)

(Animazioa)
9280 triangelu
12 pentagono
15060I


Kanpo estekak

aldatu