Arrankudiagako geralekua

Bizkaiako tren geralekua

Arrankudiaga Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Arrankudiaga udalerrian kokatuta dagoena.

Arrankudiaga
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
«Bakiola  Arbide»
Kokapena
HelbideaIberlanda auzoa, z/g; 48498
UdalerriaArrankudiaga,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13109
Gunea3. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
 Eskema

Geralekua 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Egoera

aldatu

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

aldatu
  •     Ibarrelanda auzoa

Irisgarritasuna

aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
LekuaSarbideaEgoera
GeltokiaIbarrelanda auzoa  
Nasak1. trenbidea  
2. trenbidea  
Trenak1. trenbidea  
2. trenbidea  

Historia

aldatu

Geralekua 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[3]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

2016ko apirilaren 12an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ziren, 782.501,42 euroko aurrekontuaz eta 9 hilabeteko lan epeaz,[6] eta 2017ko urtarrilaren 10ean amaitu ziren.[6] Geltokira heltzeko bi arrapala eraiki, nasak handitu eta Urduñako noranzko nasan markesina berria eraiki ziren. Ordura arte nasak eskaileraz baino ez ziren irisgarri, gaur egun arrapalak ere erabil daitezkela. Bestalde, nasak 68 cm altuerara arte handitu ziren 100 metro luzetan zehar, eta zabalera ere handitu zen, 3 metrora, horretarako eustorma bat eraiki zela.

Geralekua

aldatu

Arrankudiaga udalerriko Iberlanda auzoan kokatzen da. Burdinbide instalazioa oso soila da, bi trenbide eta bi alboko nasa baino ez ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. 2017an amaitutako lanen ondoren, nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik gurutzatzen dituen pasabidea erabilita egiten da, arrapala bidez, ordura arte zegoen pasonibela ezabatuz.

Zerbitzuak

aldatu
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
 C-3Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxuUrduña

Erreferentziak

aldatu
  1. EuroFerroviarios. «Arrankudiaga (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Arrankudiaga. (Noiz kontsultatua: 2018-06-16).
  3. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  4. Herri Lanen Memoria 1884
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  6. a b Albisteak. «Renfek Arrankudiagako Aldiriko geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak bukatu ditu» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
BakiolaArrankudiagaArbide
Bilbo–Abando Castejon