Barasoain

Nafarroa Garaiko udalerria

Barasoain[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,2 kilometrora. Altuera 490 eta 641 metro artekoa da, eta 13,94 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 602 biztanle zituen.

Barasoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko enparantza nagusia
Barasoain bandera
Bandera

Barasoain armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Barásoain
Alkatea
(2011-2023)
Rita Roldan Murillo
(talde independente)
Posta kodea31395
INE kodea31045
Herritarrabarasoaindar
Geografia
Koordenatuak42°36′54″N 1°40′16″W / 42.61513645°N 1.67101536°W / 42.61513645; -1.67101536
Azalera13,94 km²
Garaiera490-641 metro
Distantzia26,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria602 (2023:  −19)
alt_left 292 (%48,5)(2019) (%54,7) 329 alt_right
Dentsitatea43,19 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,7
Ugalkortasuna[1]‰ 44,03
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,41 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,14 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 6,40 (2018:  %-0,59)
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.barasoain.net

Garinoainekin batera hiri jarraitua osatuz, Zidakos eta Leotz ibaiek inguratzen duten ordoki txiki baten gainean dago Barasoain. Orbaibarreko lehen herrigunea da eta bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela. Martin Azpilkueta nafar ospetsuaren jaioterria, herriak zenbait jauregi nabarmen ditu, katedral itxurako Andre Maria elizaz gain.

Bertako biztanleak barasoaindarrak dira.

Izena

aldatu

Barasoain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Verasoain (1044)
  • Barasoain (1257)
  • Barassoayn (1264)
  • Barasoayn (1349)
  • Barassoayn (1366)
  • Barasoain (1534)
  • Barassuayn (1587)
  • Barasoain (1802)
  • Barasoain (1926)
  • Barasoain (1979)

Etimologia

aldatu

Mikel Belaskok adierazten du bere esanahia ziurrenik "Beraxa izeneko pertsona baten jabetzakoa" (beraxo + ain) dela, lehenengo elementua Beraxa pertsonaren izena izanik eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Egileak dio Beraxa dela Beratza izen propioaren ixura zaharraren baliokidea.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Barasoaingo armarriak honako blasoi hau du:[6]

«Hondo berde batez eta aurrean bere kolorezko bi aurpegiko buru batez osatua dago, urrezko gurutze bat gainean.»

Bandera

aldatu

Barasoaingo banderak Barasoaingo ikurra dauka hondo berde baten gainean.

Geografia

aldatu

Barasoain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Mugakideak

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Barasoain, Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruña eta Tafalla bitartean, itsasoaren mailatik 523 metrora dagoen muino batean kokaturik. Herriko punturik baxuena 492 metroan dago, Zidakos ibaiaren ertzean, eta altuena 644 metroko Artebeltz mendia da.

Klima eta landaredia

aldatu

Klimaren ezaugarriak mediterraneo motakoak dira, eta herriko landaredia ere, klima horren ondorio da. Neguak hotzak eta lehorrak dira (klimak ukitu kontinentala dauka), eta udak nahiko beroak, uztaila eta abuztuan 30 gradutik gorako egunak ohikoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira.

Jatorrizko landaredia, arte eta haritzek osatua, ia erabat galdu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun hektarea gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Barasoainen dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.022.027.029.036.040.042.041.037.031.025.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.210.914.316.120.625.328.428.723.818.612.69.518.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.110.714.718.821.421.817.913.88.65.712.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.93.95.38.712.214.415.012.08.94.62.07.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.5-9.0-10.0-3.00.02.07.07.02.0-3.0-7.0-11.0-11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)44.234.641.866.655.142.625.328.843.954.359.951.7548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)46.022.044.040.042.038.539.086.095.044.053.040.095.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.59.08.010.710.56.45.14.95.49.811.410.9102.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.91.10.90.30.00.00.00.00.00.00.21.24.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu
Martin Azpilkueta

Barasoainen aurkituriko lehen giza arrastoak Brontze Arokoak dira.

1264an Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak hainbat eskubide eman zizkien barasoaindarrei, horien artean, euren legeak ezarri eta betetzeko aukera. 1417an Karlos III.a Nafarroakoa erregeari eman zioten herriko parrokiaren gaineko patronatua. Barasoainen, behartsuei laguntzeko montepio edo diru-gordailua izan zen, eta 1615. urtearen inguruan sortu zen, Mexikon bizi zen Martin Leotz San Juanek eginiko dohaintzari esker sorturiko fundazioaren diruarekin. Fundazio hark gari gordailu bat zeukan, behar handieneko nekazariei laguntzeko, eta, XIX. mendearen hasieran, oraindik ere, herritarrei laguntzen jarraitzen zuen.

1665ean San Germango dukeak, Nafarroako erregeordeak, hiribildu titulua eman zion Barasoaini, Filipe IV.a erregeak agindutakoaren arabera. Herriak, horrela, 700 dukat ordaindu zituen, Portugalen aurkako gerra ordaintzeko erabili zirenak. Barasoainen ospitalea izan zen, eta horri buruzko dokumenturik zaharrena 1701ekoa da, baina litekeena da aurretik ere zabalik egon izana. Erlijioari dagokionez, 1802an Andre Maria elizak abadea eta lau onuradun zeuzkan. Onuradunetako bat abadeak izendatzen zuen, eta beste hirurak barasoaindarrek.

1492an Martin Azpilkueta jaio zen herrian, Doctor Navarrus izenaz ezagutua izan zena. 1550ean, berea zen orube batean, eraikin berri bat eraiki nahi izan zuen, bere etxebizitza eta kanpotik etor zitezkeen bisitariak hartzeko etxebizitza. Horrela, alboetan dorreak zituen harladuzko eraikin dotore bat altxatu zen, eta toki berean egondako eraikuntza zaharra, eraitsi egin zen. Coimbran zegoen Martin jaunak, eraikinaren luxua ikusita, jauregia eraisteko agindu zuen, izan ere, eraikin erraldoi hark ez zuen bere izaera xume eta apalarekin bat egiten. Azkenik, Alburquerqueko dukeak, iritziz aldarazi zuen. Jauregian, erregetzako partaide askok hartu zuten ostatu, horien artean Filipe IV.a erregeak, 1646an.

1579an herriak Arradako Juanen aurka kereila ipini zuen, Barasoaingo jaunaren titulua hartu zuelako. Jauregi hori herritik kanpo zegoen eta Dundrin izena zeukan. 1614ko urriaren 14an, Nafarroako Gorte Nagusiak epaia kaleratu zuen, eta jauregiari Dundrin izena jartzea debekatu zion Juan Arradakoari. 1620ko uztailaren 18an, Nafarroako Errege Kontseiluak sententzia berretsi zuen. 1712an jauregia Arradatarren seme baten esku zegoen, Diego Antonio Elortzaren esku, alegia. Diego Antonio Elortza, aldi berean, Barasoaingo abadea ere bazen.[9]

Demografia

aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 602 biztanle zituen Barasoainek.[10]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
388594682620597617638650636651679594572551462421509654613
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Barasoain eta Artaxoako udalerrien artean, Nafarroako Gobernuak 2006. urtean eraikitako "Karakidoia" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 15,00 megawattekoa da.

Politika

aldatu

Barasoaingo udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Rita Roldan Murillo da, Barasoaingo Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Barasoaingo Talde Independentea4473--7-477
Oihanzarra-------23--
Barasoaingo Herri Hautagaitza Independentea-------5---
Orrealuna33-4-------

Foru hauteskundeak

aldatu

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma10931,59-
 Geroa Bai7220,87 13
 Nafarroako Alderdi Sozialista5515,94 16
 Euskal Herria Bildu4212,17 9
 Ahal Dugu3610,43 48
 Izquierda-Ezkerra174,93 1
 Vox61,74-
 Equo41,16 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa10,29 2
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Ahal Dugu8422,58?
 Nafar Herriaren Batasuna8222,04?
 Geroa Bai5915,86?
 Nafarroako Alderdi Sozialista3910,48?
 Euskal Herria Bildu338,87?
 Izquierda-Ezkerra164,30?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia143,76?
 Nafarroako Alderdi Popularra112,96?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia41,08?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa30,81?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia30,81?
 Equo30,81?
 Libertate Nafarra10,27?

Udala

aldatu

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

Udaletxea, XVIII. mendean eraikia, elizatik gertu dago. Eraikuntza hiru zatitan banaturik dago eta lau fatxada dauzka.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 1

Egungo banaketa

aldatu

Barasoaingo Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Rita Roldan Murillo da, Barasoaingo Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:[11]

  • Lorenzo Galmacci (Barasoaingo Talde Independentea)
  • Juantxo Echeverria Lecumberri (Barasoaingo Talde Independentea)
  • Gorka Esquiroz Abaurre (Barasoaingo Talde Independentea)
  • Maria Antonia Lizaur Ezquieta (Barasoaingo Talde Independentea)
  • Monica Flamarique Arricibita (Barasoaingo Talde Independentea)
  • Mariola Ezcurra Ibarrola (Barasoaingo Talde Independentea)

Alkateak

aldatu

1979tik, Barasoainek 3 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[12]
Juan Jose Liberal Fernandez19791991Barasoaingo Talde Independentea
Juan Jose Liberal Fernandez19911999kudeaketa-batzordea
Carlos Enrique Izuriaga Eslava19992003kudeaketa-batzordea
Carlos Enrique Izuriaga Eslava20032007Barasoaingo Talde Independentea
Carlos Enrique Izuriaga Eslava20072011Barasoaingo Herri Hautagaitza Independentea
Rita Roldan Murillo2011jarduneanBarasoaingo Talde Independentea

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 329 331 eta 332 lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Iruñerantz eta beste bat Tafallarantz, Etxaguerantz, Uzkitarantz eta Amatriainerantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla
329TafallaBarasoainEristainSoltxagaOloritzOrizinEtxague
331TafallaBarasoainOrisoainArtariainMunarrizketaIratxetaLeotzUzkita
332TafallaBarasoainSantsomainBenegorriBezkitzAmatriain

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 329 331 eta 332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Bertzalde, Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Hirigintza

aldatu

Interesgarria da herri honen hirigintza-ikuskera, hiru enparantzaren segidarekin bere garapenean. Harlanduxkako eta harlanduzko etxebizitza ugari daude XVI. eta XVII. mendeko baoen markoetan. Lehenengoak zirkuluerdiko arku zabalak ditu, batzuetan zorrotzak, eta XVII. mendekoak, berriz, bloke horizontalak dira, sarbide burudunak dituztenak. Horietako askok frontisak XVI. mendeko armarriekin aberasten dituzte, arkuaren giltzarrian landuak, eta XVII. mendekoak, eraikinaren bigarren gorputzean; armarri horiek Orbaibartarrak leinu nobleenak dira. Bere monumentaltasunagatik eta proportzio ederrengatik Azpilkuetarren jauregia gailentzen da, XVI. mendearen amaierako edo hurrengoaren hasierako eraikina, zeinaren obretan Domingo Olaskoagak parte hartu baitzuen. Fatxadan harlanduzko bloke monumental bat da, eta alboetako hegaletan silarrixka; azken hori horizontaltasun nabarmeneko paramentu batez definitzen da, errematean bi dorre angeluzuzen dituela. Fatxada, bao batzuen apaingarriez gain, Francisco Elorza Arradaren armarriak dituen armarri barroko harrigarri batek aberasten du.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Ikus, gainera: «izarbeibarrera» eta «hegoaldeko goi-nafarrera»

1708an jende askok ez daki eta ez du ulertzen euskara ez den beste hizkuntzarik. Horregatik, Juan de Yoldi jaunaren espedientean, Santiagoren ohitura lortzeko, interpretea erabili behar izan zen: Miguel Dicastillo jauna, Barasoaingo euskaraz gain gaztelania ere ezagutzen zuena.[13]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Barasoain sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[14]

Koldo Zuazok, 2010ean, Barasoain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[15]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Barasoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,95k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,99k eta 2018n % 6,40k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[16]

Jaiak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

Barasoaindar ospetsuak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /baɾáso.ain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Barasoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. Nafarroako Entziklopedia Handia | BARASOAIN. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  10. «Barasoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  11. (Gaztelaniaz) Udalbatza | Barasoain. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  12. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  13. «BARASOAIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  14. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  15. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  16. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu