Bikoizketa-aktore
Bikoizketa-aktorea ahots-aktore mota bat da zeregin oso zehatza duena: irarketa-estudioan ikus-entzunezko baten jatorrizko ahotsak aldatzen ditu produktua beste hizkuntza batean zabaltzeko. Beraz, filmeen itzulpenean parte hartzen du, halegia, bikoizketan.
Bikoizketaren zergatiak
aldatuAsko izan daitezke:
- Zinemarako edo telebistarako produktu bat beste hizkuntza batean zabaltzea. Esaterako Ingalaterrako filma euskaraz emateko, testua itzuli eta euskarazko ahotsak grabatu behar dira. Azken hau izaten da aktore hauen eginbide nagusia. Herrialdeen arabera oso ohikoa izan daiteke filmak eta telesailak itzultzea, hori da Euskal Herriaren kasua; bestetan ohikoagoa da itzulpena azpitituluen bidez azaltzea.
- Gerta daiteke baita ere fonogenia arazoak izatea, hau da, aktorearen aurpegia ez da eskatzen zaion paperari egokitzen, edo antzezleak arazoren bat izan dezake ahotsean, ondorioz gorputz-antzezle eta ahots-antzezle ezberdinek parte hartzen dutelarik pertsonaia bera biziarazteko.
- Batzutan jatorrizko grabazioa hondatu delako, edo gaizki entzuten delako, bikoizketa beharrezkoa gertatzen da.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bikoizketa aktore izateko aholkuak.
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:AzkenAldaketakBerezi:BilatuCarles PuigdemontPatxi EzkiagaGonzalo BoyePablo de Rojas Sánchez-FrancoSons of AguirreTxikipedia:AzalaWikipedia:VideoWikiBegoña PedrosaIker SalaberriaOgi-ganibetEuskaraTuberkulosiImanol PradalesBigarren Mundu GerraDunixe-Aberri LarraldeKategoria:Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonakWiki HowSarpenJosé María AristrainWikipedia:TxokoaSexu harremanDurangoko plateruakLaguntza:Wikipediari buruzAtari:Hezkuntza/IkusgelaEuskal HerriaWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraLaguntza:SarreraEkainaren 27DunbarriakGaizka AmondarainAdur LarreaZetakLankide eztabaida:EnzaiklopediaPello ReparazArtúr GörgeiNerea Reparaz