Bolungarvík

Bolungarvík Islandiako Vestfirðir eskualdean dagoen arrantzale herria eta udalerria da. Ísafjörður-etik 14 kilometrora eta Reykjavík hiriburutik 473 kilometrora dago. Hegoaldetik, Ísafjarðarbær udalerriarekin muga egiten du.

Bolungarvík
hiria
Bolungarvík Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Islandia
EskualdeaVestfirðir
AlkateaElías Jónatansson
Izen ofizialaBolungarvík
Posta kodea415
Geografia
Koordenatuak66°09′27″N 23°15′03″W / 66.1575°N 23.2508°W / 66.1575; -23.2508
Map
Azalera109 km²
Altuera0 m
MugakideakHnífsdalur (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria934 (2022ko urtarrilaren 1a)
−21 (2020)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://bolungarvik.is/

Turismoa

aldatu

Islandiako arrantza gunerik zaharrenetako da, ondo kokatua, arrantza eremuetatik gertu dago. Inguru lasaiak hainbat turista erakartzen ditu, udara aldean batez ere. Bertan, bada kanpin bat igerileku estali baten ondoan, Historia Nazionalaren museoa non Islandiako hegazti bildumarik handiena ikusi daiteken. Herriaren inguruak aproposak dira txangoak egiteko, zaldian ibiltzeko eta hegaztien behaketarako. Eguraldi ona egiten duenean, Groenlandiako ekialdeko kostaldea ikusi daiteke Bolafjall mendiaren tontorretik.

Kultura

aldatu

Landnámabók-en arabera, Þuríður Sundafyllir emakumea Bolungarvík-en ezarri zen 940 urtearen inguruan Þjóðólfur bere anaiarekin batera. Tradizioaren arabera, hasarraldi bat egon zen bien artean, eta ondorioz, biak sorginak izanik, biak sorginduta geratu ziren. Þuríður-ek jaso zuen sorginkeriaren arabera, monolito bilakatu zen, hegaztiek gorotzez etengabe beteko zutena. Þjóðólfur, bere aldetik, arrebaren sorginkeria jaso zuen, eta hala, haizeak eramana izango zen. Ustez Þuríður izango litzatekeen monolitoa 1936an erori zen. Kondairak dio gau horretan bertan Þjóðólfur itsasoan hondoratu zela, eta sorginkeria, itsasora eraman izan zela.[1]

Bolungarvik Dagur Kári-k zuzendutako Nói Albínói filmaren kokagunea da.

Demografia

aldatu
Populazioaren bilakaera[2] 1901 eta 1990 bitarte[3]
Urtea1901191019201930194019501960197019801990
Populazioa546102195381675178485897812661187
Populazioaren bilakaera 1997tik[3]
Urtea199719981999200020012002200320042005200620072008200920102011
Populazioa1094109310181001997959951944930910902909966970888

Herriko populazioa gorantz egin du 1980. hamarkadatik hona, 2000. hamarkada amaieran egon den jaitsiera salbu. Jaitsieraren arrazoia Bolungarvík eta Hnífsdalur ondoko herria lotzen dituen tunelaren eraikuntza izan daiteke.[4]

Iruditegia

aldatu

Klima

aldatu
    Datu klimatikoak (Bolungarvík)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)9.78.98.910.813.917.118.918.316.112.310.910.018.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)2.61.92.24.57.812.014.013.310.25.63.73.06.7
Batez besteko tenperatura (ºC)0.0-0.9-0.71.54.68.410.310.07.33.21.10.23.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-2.6-3.6-3.2-0.91.95.57.57.65.11.1-1.4-2.51.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-9.3-11.0-10.6-7.1-3.41.33.52.6-1.2-4.9-7.3-9.8-11.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)8279794842254056791048289804
Iturria: Veðurstofa Íslands[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Islandieraz) Jakub Gainski Vikari
  2. 1974a arte, udalerri honetako populazioa Hólshreppur udalerriarenak dira, Bolungarvík eta Skálavík batzen zituena
  3. a b (Ingelesez) Islandiako estatistika institutuaren arabera Hagstofa Íslands
  4. (Islandieraz) Article de la société nationale de radio et télévision sur le sujet
  5. .

Ikus, gainera

aldatu
Artikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu