Carole Ann Ford

aktore britainiarra

Carole Ann Lillian Ford, jaiotzez Carole Ann Higgins, (Ilford, Essex, 1940ko ekainaren 16a) Ingalaterrako aktorea da, Doctor Who telesailean Susan Foreman bidaia-lagunaren papera egiteagatik ezaguna dena, lehenengo doktorearen laguntzailea hain zuzen ere[1].

Carole Ann Ford

Bizitza
JaiotzaIlford (en) Itzuli1940ko ekainaren 16a (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBarking Abbey School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0285545 Allocine: 247090 Rottentomatoes: celebrity/carole_ann_ford Allmovie: p24217 TV.com: people/carole-ann-ford
Musicbrainz: 5a372c3c-01ad-4e3a-a078-aaffcc702077 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Antzerkian lan handia egin zuen Carole Ann Fordek, komediak, musikalak eta dramak antzeztu zituen. Zineman The Day of the Triffids filmean Bettina neska frantsesaren rola bete zuen[2] eta hurrengo urtean Doctor Who telesailean protagonista izateko aukeratu zuten. Lehenengo doktorearen bidaia-laguna izan zen. Susan Foreman antzezten zuen, doktorearen iloba hain zuzen ere[1]. Hasiera batean telepatia gaitasunak izango zituela pentsatu bazen ere azkenean pertsona normala izan zen[3]. Denboraldi bat egin zuen bertan, 51 atal guztira, eta 1964an The Dalek Invasion of Earth atalean amaitu zen bere partehartzea. Ondoren Doctor Who-ren inguruko hainbat telefilmetan agertu zen berriz ere Susan Foremanen rola betez, azkenengoz 1995ean, Shakedown: Return of the Sontarans spin-offean.

1977an aktore izateari utzi zion, pisu handia galdu eta ahotsik gabe gelditu baitzen[3]. Ahotsa berreskuratu zuen eta hurrengo urteetan politikari, enpresari eta aktoreen coach gisa jardun zuen ahotsa nola zaindu irakatsiz[4].

2013an An Adventure in Space and Time eta The Five(ish) Doctors Reboot telefilmetan agertu zen[5].

Filmografia

aldatu

Filmeak

aldatu
UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1948The Last LoadUnknown
1959Horrors of the Black MuseumNerabea ispiluen gelanKreditu gabea
The Ghost Train MurderJean
1962Mix Me a PersonJenny
The Day of the TriffidsBettina
1963The Punch and Judy ManItsasertzeko kioskoko neska
1966The Great St. Trinian's Train RobberyMademoiselle Albertine
1967The Man OutsideCindy
1975The Hiding PlaceEmakumezkoaKreditu gabea
1976The Incredible SarahEzezagunaKreditu gabea
1994Shakedown: Return of the SontaransZorelle
1999Soul's ArkStella Grant

Telesailak

aldatu
UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1958Expresso BongoEnsembleTelefilmea
1959Probation OfficerSusan Portwayatal bakarra
1960Emergency-Ward 10Miss Foulkesatal bakarra
1961Dixon of Dock GreenHelen Laytonatal bakarra
No Hiding PlaceMary Donovonatal bakarra
1962Crying Down the LaneJennyatal bakarra
Z-CarsRitaatal bakarra
Harpers West OneMarilynatal bakarra
1963SuspenseJackyatal bakarra
1963–1964Doctor WhoSusan ForemanProtagonista, 51 atal
1965The Plane MakersWally Griggsatal bakarra
Public EyeJenny Grahamatal bakarra
1967
Dial M For MurderTelefilmea
1974Whatever Happened to the Likely Lads?Valerieatal bakarra
1983Doctor WhoSusan Foreman"The Five Doctors" atala
1993Dimensions in TimeTelebistako laburmetraia
2013An Adventure in Space and TimeJoyceTelefilmea
The Five(ish) Doctors RebootBere buruaTelefilmea

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Doctor Who Guide: Carole Ann Ford» guide.doctorwhonews.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  2. (Ingelesez) «Carole Ann Ford» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. a b «'Doctor Who? It destroyed my acting career'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  4. Donna White. (2005-3-20). A Time Lord of Romance. Sunday Mail, Glasgow.
  5. (Ingelesez) «BBC - The Five(ish) Doctors Reboot» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak

aldatu