Enns (ibaia)
Enns Danubioren eskuinaldeko (hegoaldeko) ibaiadar bat da. 254 kmko luzerarekin Austria barneko ibairik luzeena da.
Enns ibaia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 254 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 48°14′13″N 14°31′13″E / 48.2369°N 14.5203°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Austriaren banaketa administratiboa | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 6.000 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 195 m³/s |
Bokalea () | Danubio |
Geografia
aldatuSalzburg estatuan jaiotzen da, Niedere Tauern mendigunean. Radstadt zeharkatu ostean, Estirian sartzen da. Hurrengo ehun kilometroan, ekialderako norabidean, Dachstein mendigunearen eta Niedere Tauernen arteko haran zabalean zehar doa. Liezen da haran horretako hiri handiena. Admontetik igaro eta gero, Gesäuse (15 kmko arroila) zeharkatzen du. Iparralderako norabidea harturik, Austria Garaian sartu eta Steyrretik iragaten da. Aurrerago Austria Garaia eta Austria Beherearen arteko muga egiten du. Enns hirian zehar pasatu ondoren, Mauthausenen ondoan Danubiora isurtzen da.
Ibaiadarrak
aldatuErreferentziak
aldatuArtikulu honetan Frantsesezko Wikipediako Enns (rivière) artikuluko informazioa erabili da.