Erreginen Harana

Antzinako Tebas bere nekropoliekin1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Luxorreko tenplua

MotaKulturala
Irizpideaki, iii, vi
Erreferentzia87
KokalekuaEGY
Eskualdea2Herrialde arabiarrak
Izen ematea1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erreginen Harana nagusiki Egiptoko XIX. dinastia eta Egiptoko XX. dinastiako printze eta erreginak lurperatuak izan ziren nekropoliaren izena da, aurreko garaietako zenbait ere aurkitu diren arren. Erregeen Haranetik hegomendebaldera dago, Luxor parean, Niloren mendebaldeko ibarrean eta Erregeen Harana baino toki txikiagoa eta kalitate kaxkarragoko harriduna da. Ta Set Neferu ("edertasunaren tokia") egiptoar izena jaso zuen, eta arabieraz egungo Biban el-Harim (بيبان الحريم) da.

Antzinako Tebas bere nekropoliekin izena jasotzen duen multzoaren zati da, 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Deskribapena

aldatu

Haran hau Erregeen Haranetik gertu dago, Niloren mendebaldeko ibarrean. Toki hau Tebasetik gertu zegoelako aukeratu zen. Egiptoko XVIII. dinastiako faraoiek, hilobi bezala piramideak eraki ordez, eta hauek agian lapurretak askoz errazago jasaten zituztelako, harkaitzean zulatutako hilobietan lurperatuak izatea aukeratu zuten.

Multzoa zenbait uadi edo haranek osatzen dute:

  • Erreginen Harana, haranik garrantzitsu eta handiena.
  • Ahmose printzearen harana, bere izena bertan aurkitutako lehen hilobia den QV88an lurperatutako pertsonagatik jasotzen duena.
  • Trikuharriaren harana, forma hori duten harkaitz batzuengatik izendatua dena.
  • Sokaren harana, bertan soka kopto batzuk aurkitu zirelako izendatzen dena.
  • Urjauzi handiaren harana, euri garaian urjauzi bat sortzen zelako izendatua.
  • Hiru putzuen harana, putzuetan aurkitutako hiru hilobirengatik izendatua.

Ptahren tenplu bat dago, eta Hiru Putzuen haranean Deir el Rumi koptoar monasterioaren hondakinak mantentzen dira.

Historia

aldatu
Nefertari Erreginen Haraneko bere hilobian.

Haranaren sortzaile bezala Egiptoko XIX. dinastiaren sortzailearen emazte izan zen Sitra hartzen den arren, benetan bera baino lehenago Egiptoko XVII. dinastia eta Egiptoko XVIII. dinastiakoak diren zenbait hilobi eta hil putzu zulatu ziren. Dena dela, Sitragandik bihurtu zen toki hau agintari zen faraoiaren emazte eta seme gogokoenen toki esklusibo.

Lehen errege hilobia toki honetan Giovanni Belzonik aurkitu zuen 1816an, Tytirena. John Gardiner Wilkinsonek 24 hilobi aurkitu zituen 1828an. Jean-François Champollionek eta Rosellinik aurreko hilobiak 1829an identifikatu zituzten. Carl Richard Lepsiusek inbentario berri bat egin zuen, objektu ugari dokumentatu eta berreskuratuz. Ernesto Schiaparelli eta Francesco Ballerinik 1903an Erreginen Haranaren indusketa sistematiko bat abiarazi zuten, Nefertariren hilobia aurkituz, tebastar nekropoliko bitxirik ederrena. Bertako margolanek lehen aldiz erliebea ematen diete irudiei, batez ere erreginaren aurpegiari, masailetan eta ezpain ertzetan itzalak jarrita.

Gaur egun, Erreginen Haranean 98 hilobi eta putzu daude, horietako batzuk eraiki bezain pronto utzi zirenak eta sekula okupatu ez zirenak, eta QV siglekin identifikatu eta zenbatuak. Hilobi hauetako gehienak kontserbazio egoera kaxkarrean daude, baina badaude gutxi batzuk oso ederrak miresmena pizten dutenak. Batzuk, apainduak dauden arren, ez dute adierazten nor dagoen lurperatuta. Toki honen lan dokumentala ezinbestekoa da, sekula aurretik ezagutu ez ziren printze eta erreginak ezagutzea ahalbidetu baitigu, baita hilerri berezi honetan falta diren pertsona garrantzitsuak nortzuk diren jakitea ere (Isis-Nefert erregina kasu, honen hilobia oraindik aurkitu ez delarik).

Hilobien zerrenda

aldatu

Erregeen Haranarentzako KV (Kings Valley) eta Mendebaldeko Haranarentzatko WV (West Valley) siglak erabiltzen diren bezala, Erreginen Haranarentzat QV (Queens Valley) siglak erabiltzen dira toki honetan zulatutako hilobi ugarietako bakoitza identifikatu ahal izateko.

IzenaLurperatuaGaraia
QV1-QV7¿?XVIII. dinastia
QV8Hori, 18. dinastiako printzea eta izenik gabeko printzesa batXVIII. dinastia
QV9-QV16¿?XVIII. dinastia
QV17Meritra eta Uremerutes, printzesakXVIII. dinastia
QV18-QV23¿?XVIII. dinastia
QV24¿?XX. dinastia
QV25-QV29¿?XVIII. dinastia
QV30Nebiri, errege ikuiluen buruzagiaXVIII. dinastia
QV31Izenik gabeko erreginaXIX. dinastia
QV32¿?XVIII. dinastia
QV33Tanedyemy, printzesa, Horemheben alaba? eta erregina, Sethy I.aren emaztea?XVIII-XIX. dinastiak
QV34Izenik gabeko erreginaXIX. dinastia
QV35¿?XVIII. dinastia
QV36Izenik gabeko printzesaXIX. dinastia
QV37¿?XVIII. dinastia
QV38Sitra, Ramses I.aren emazteaXIX. dinastia
QV39¿?XVIII. dinastia
QV40Izenik gabeko erreginaXIX. dinastia
QV41Amaitu gabeko hilobiaXX. dinastia
QV42Paraheruenemef, Ramses III.aren semeaXX. dinastia
QV43Sethirjopshef (ondoren Ramses VIII.a), Ramses III.aren semeaXX. dinastia
QV44Jaemuaset, Ramses III.aren semeaXX. dinastia
QV45Amaitu gabeko hilobiaXX. dinastia
QV46Imhotep, Tutmosis I.aren bisirraXVIII. dinastia
QV47Ahmose, Seqenenra-Taoren alabaXVII-XVIII. dinastiak
QV48¿?XVIII. dinastia
QV49¿?XIX. dinastia
QV50¿?XX. dinastia
QV51Isis Tahemdyeret, Ramses III.aren emazteaXX. dinastia
QV52Tyti, Ramses IX.aren alaba eta Ramses X.aren emaztea?XX. dinastia
QV53Ramses, Ramses III.aren semeaXX. dinastia
QV54Amaitu gabeko hilobiaXX. dinastia
QV55Amenhirjopshef, Ramses III.aren semeaXX. dinastia
QV56-QV57Amaitu gabeko hilobiakXIX. dinastia
QV58-QV59¿?XIX. dinastia
QV60Nebettaui, Ramses II.aren alaba eta emazteaXIX. dinastia
QV61-QV65¿?XVIII-XIX. dinastiak
QV66Nefertari, Ramses II.aren emazteaXIX. dinastia
QV67¿?XVIII. dinastia
QV68Meritamon, Ramses II.aren alaba eta emazteaXIX. dinastia
QV69¿?XVIII. dinastia
QV70NehesyXVIII. dinastia
QV71Bint-Anat, Ramses II.aren alaba eta emazteaXIX. dinastia
QV72Baki, printzea, eta Hatneferet, printzesaXVIII. dinastia
QV73Henuttaui, Ramses II.aren alaba eta emazteaXIX. dinastia
QV74Dua Tentopet, Ramses III.aren alaba eta Ramses IV.aren emazteaXX. dinastia
QV75Henutmira, Ramses II.aren alaba? eta emazteaXIX. dinastia
QV76Meritra, printzesaXVIII. dinastia
QV77-QV79¿?XVIII. dinastia
QV80Tuya, Sethy I.aren emaztea eta Ramses II.aren amaXIX. dinastia
QV81Heka...XVIII. dinastia
QV82Minemhat eta Amenhotep, printzeakXVIII. dinastia
QV83-QV87¿?XVIII eta XX. dinastiak
QV88Ahmose, printzeaXVIII. dinastia
QV89-QV95¿?XVIII. dinastia

Beste hilobi batzukAurkitutako zenbait objekturen ondorioz, errege familiako beste zenbait kide haran honetan lurperatuta daudela ezagutzen da, baina hauen hilobia ez da ezagutzen.

  • Henut, XVIII. dinastiako identifikatu gabeko faraoi baten emaztea. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
  • Menjeperre printzea, Tutmosis III.a eta Hatshepsut Meritraren semea. Ontzi kanopoen zatiak.
  • Nebetnehat, identifikatu gabeko dinastia baten erdialdeko Errege Emazte Handia. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
  • Ti, faraoi baten alaba. Ontzi kanopoen zatiak.

Kanpo estekak

aldatu