Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Binakako Txapelketa—, gaur egun EPELen binakako txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotari profesionalen artean binaka jokatzen den pilota txapelketa nagusia da, 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatua. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera1941
Herrialdea Euskal Herria
AntolatzaileaEsku Pilota Enpresen Liga
EnpresakAspe eta Asegarce
Txapel gehienJulian Retegi
Antton Maiz
Juan Martinez de Irujo
Jose Javier Zabaleta (bosna)
Egungo txapeldunakPeio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta
Azken txapelketa2024ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Historia

aldatu

1941ean sortu zen,[1] Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiarekin batera. Bi urtean behin jokatzen zen, hasiera hartan. Hala ere, 1945eko txapelketatik 1961ekoraino, eta ordukotik 1978koraino, etenaldi luzeak izan zituen, interes askorik ez baitzuen pizten txapelketa horrek.

1973an, orduko hartan esku huskako pilotan ziharduten bi enpresak —Empresas Unidas eta Eskulari— konturatu ziren txapelketak ezin formula hobeagoa zirela esku huskako pilotaren egutegiari pizgarri bat jartzeko. Hamarkada hartan, beraz, bi enpresek bakoitzak bere aldetik txapelketak egin zituzten, harik eta 1978an, bi enpresen artean lortutako hitzarmenari esker, lehiaketa berriz ere txapelketa nagusi bilakatu zen arte.

Lehenengo bikote txapelduna Onaindia - Urtzelai II.a izan zen; eta txapel gehien eskuratu duena, Retegi II.a - Errandonea, hiru bider txapeldun.[1]

2002. urtean hasi zen EPEL esku huskako binakako pilota txapelketa antolatzen.

Finalen emaitzak, urtez urte

aldatu

Hauek dira jokatu diren finalak eta final horietan jokatu duten pilotariak, urtez urte:[1]

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
2024Peio Etxeberria eta ZabaletaAltuna III.a eta Martija22-20Iruñeko Nafarroa Arena
2023Elordi eta ZabaletaLaso eta Imaz22-13Iruñeko Nafarroa Arena
2022Altuna III.a eta MartijaLaso eta Imaz22-20Bilboko Bizkaia
2021Elezkano II.a eta ZabaletaPeña II.a eta Albisu22-7Bilboko Bizkaia
2020Ezkurdia eta MartijaOlaizola II.a eta Urrutikoetxea22-13Bilboko Bizkaia
2019Elezkano II.a eta RezustaIrribarria eta Zabaleta22-19Bilboko Bizkaia
2018Ezkurdia eta ZabaletaElezkano II.a eta Rezusta22-9Bilboko Bizkaia
2017Irribarria eta RezustaBengoetxea VI.a eta Larunbe22-14Bilboko Bizkaia
2016Olaizola II.a eta UrrutikoetxeaMartínez de Irujo eta Rezusta16-10Bilboko Bizkaia
2015Bengoetxea VI.a eta UntoriaBerasaluze II.a eta Zubieta22-7Bilboko Bizkaia
2014Martinez de Irujo eta BarriolaOlaizola II.a eta Aretxabaleta22-13Bilboko Bizkaia
2013Martinez de Irujo eta ZabaletaBerasaluze II.a eta Albisu6-4Bilboko Bizkaia
2012Titin III.a eta Merino II.aXala eta Laskurain22-15Bilboko Bizkaia
2011Olaizola II.a eta BeginoXala eta Beroitz (Barriolaren ordez)22-14Bilboko Bizkaia
2010Xala eta ZubietaGonzalez eta Laskurain22-14Gasteizko Ogeta
2009Martinez de Irujo eta Goñi III.aOlaizola II.a eta Mendizabal II.a22-21Donostiako Atano III.a
2008Olaizola II.a eta Mendizabal II.aTitín III.a eta Laskurain22-17Gasteizko Ogeta
2007Xala eta EulateOlaizola I.a eta Beloki I.a22-18Gasteizko Ogeta
2006Martinez de Irujo eta EulateOlaizola II.a eta Zearra22-11Gasteizko Ogeta
2005Martinez de Irujo eta Goñi III.aBengoetxea VI.a eta Beloki I.a22-12Donostiako Atano III.a
2004Titín III.a eta Goñi III.aMartinez de Irujo eta Lasa III.a22-10Donostiako Atano III.a
2003Koka eta Beloki I.aOlaizola II.a eta Pascual22-15Donostiako Atano III.a
2002Xala eta Lasa III.aOlaizola I.a eta Patxi Ruiz22-19Donostiako Atano III.a
2001Olaizola I.a eta Goñi III.aAlustiza eta Beloki I.a22-13Donostiako Atano III.a
2000Titín III.a eta Lasa III.aUnanue eta Errasti22-19Gasteizko Ogeta
1999Olaizola I.a eta ElkoroGoñi II.a eta Zezeaga22-15Logroñoko Adarraga
1999Nagore eta ErrandoneaBerasaluze VIII.a eta Beloki I.a22-17Donostiako Atano III.a
1998Unanue eta ErrastiEtxaniz eta Elkoro22-21Donostiako Atano III.a
1997Retegi II.a eta Lasa III.aEugi eta Zezeaga22-14Donostiako Atano III.a
1996Capellan eta Beloki I.aEtxaniz eta Arretxe I.a22-18Donostiako Atano III.a
1995Retegi II.a eta ErrandoneaUnanue eta Zezeaga22-17Donostiako Atano III.a
1994Titín III.a eta Arretxe I.aRetegi II.a eta Beloki I.a22-14Gasteizko Ogeta
1993Etxaniz eta ZezeagaUrionaguena eta Galartza III.a22-15
1993Alustiza eta Maiz II.aTitín III.a eta Arretxe I.a22-20Gasteizko Ogeta
1992Bergara II.a eta Arretxe I.aUnanue eta Zezeaga22-18Gasteizko Ogeta
1991Retegi II.a eta Arretxe I.aSalaberria eta Galartza III.a22-19Donostiako Anoeta
1990Retegi II.a eta Errandonea I.aBergara II.a eta Etxenagusia (Maiz II.aren ordez)22-03Donostiako Anoeta
1989Ladutxe eta Tolosa I.aRetegi II.a eta Arretxe I.a22-18Donostiako Anoeta
1988Retegi II.a eta Errandonea I.aLadutxe eta Martinikorena22-16Donostiako Anoeta
1987Ladutxe eta Tolosa I.aAlustiza eta Galartza III.a22-14Donostiako Anoeta
1986Bergara II.a eta MartinikorenaAlustiza eta Tolosa I.a22-15Donostiako Anoeta
1985Bergara II.a eta MartinikorenaOreja III.a eta Galartza III.a22-18Donostiako Anoeta
1984Bengoetxea IV.a eta Maiz II.aOreja III.a eta Aldazabal II.a22-18Donostiako Anoeta
1983Bengoetxea IV.a eta Maiz II.aGarcia Ariño IV.a eta Gorostiza22-11Donostiako Anoeta
1982Beristain eta Tolosa I.aGarcia Ariño IV.a eta Maiz II.a22-21Donostiako Anoeta
1981Garcia Ariño IV.a eta Maiz II.aBergara II.a eta Martinikorena22-13Donostiako Anoeta
1980Bengoetxea III.a eta GorostizaPierola eta Maiz II.a22-15Donostiako Anoeta
1979Pierola eta Maiz II.aRetegi I.a eta Aldazabal II.a22-14Donostiako Anoeta
1962Arriaran I.a eta Arriaran II.aOgeta eta Etxabe X.a22-15
1945Txikito Iraetakoa (Onaindiaren ordez) eta LazkanoAtano VII.a eta Atano IV.a22-21Donostiako Gros
1944Onaindia eta Urtzelai II.aUbilla I.a eta Kortabitarte22-16
1942Onaindia eta Urtzelai II.aTxikito Iraetakoa eta Gallastegi22-18Donostiako Gros


Oharrak

aldatu
  • 2016: Olaizola II.a eta Urrutikoetxea aurretik zihoazela (16-10), Juan Martinez de Irujo aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[2]
  • 2013: Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[3]
  • 2011: Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen, baina enpresek ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. Ordu arte, 1990az geroztik izan ziren finalista lesionatu guztiei, ordea, onartu zieten halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[4][5]
  • 1999: Sei urte lehenago bezala, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1993: Bi enpresen arteko ika-mikengatik, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1990: Etxenagusiak Maiz II.a ordeztu zuen, gripearengatik.
  • 1945: Txikito Iraetakoak Onaindia ordeztu zuen finalean.

Txapeldunak eta finalistak

aldatu
PilotariaTxapelakFinalak
Maiz II.a57
Retegi II.a57
Martinez de Irujo57
Zabaleta56
Titin III.a46
Errandonea44
Goñi III.a44
Olaizola II.a38
Arretxe I.a36
Bergara II.a35
Xala35
Tolosa34
Lasa III.a34
Beloki27
Martinikorena24
Olaizola I.a24
Rezusta24
Ladutxe23
Elezkano II.a23
Martija23
Onaindia22
Urtzelai II.a22
Bengoetxea IV.a22
Eulate22
Ezkurdia22
Zezeaga15
Alustiza14
Unanue14
Garcia Ariño IV.a13
Etxaniz13
Bengoetxea VI.a13
Txikito Iraetakoa12
Pierola II.a12
Elkoro12
Errasti12
Gorostiza12
Mendizabal II.a12
Barriola12*
Zubieta12
Irribarria12
Urrutikoetxea12
Altuna III.a12
Lazkano11
Merino II.a11
Arriaran I.a11
Arriaran II.a11
Bengoetxea III.a11
Beristain11
Capellán11
Nagore11
Koka11
Begino11
Untoria11
Elordi11
Peio Etxeberria11
Galartza III.a04
Laskurain03
Berasaluze VIII.a03
Albisu02
Aldazabal II.a02
Laso02
Imaz02
Oreja III.a02
Gallastegi01
Ubilla I.a01
Kortabitarte01
Atano VII.a01
Atano IV.a01
Ogeta01
Etxabe X.a01
Retegi I.a01
Etxenagusia01
Salaberria01
Eugi01
Goñi II.a01
Zearra01
Patxi Ruiz01
Pascual01
Gonzalez01
Beroitz01
Aretxabaleta01
Larunbe01
Peña II.a01

*Oharra: Barriolak finala jokatzeko eskubidea bitan irabazi zuen arren, 2011koa ezin izan zuen jokatu (partida atzeratzea onartu ez ziotelako), eta 2014koa besterik ez zuen jokatu (bai eta irabazi ere).

Txapelak herrialdeen arabera

aldatu
HerrialdeaTxapelakPelotariak
Nafarroa Garaia62

Maiz II.ak, Martínez de Irujok, Retegi II.ak eta Zabaletak, 5;Errandoneak eta Goñi III.ak, 4;Arretxek, Lasa III.ak, Olaizola II.ak eta Bergara II.ak, 3;Belokik, Bengoetxea IV.ak, Ezkurdiak, Martinez de Eulatek, Martinikorenak, Olaizola I.ak eta Martijak, 2;eta Abel Barriolak, Beginok, Bengoetxea III.ak, Bengoetxea VI.ak, Nagorek, Pierola II.ak, Zubietak eta Peio Etxeberriak, 1.

Gipuzkoa22

Tolosak, 3;Urtzelai II.ak eta Rezustak, 2;eta Alustizak, Arriaran I.ak, Arriaran II.ak, Beristainek, Elkorok, Errastik, Etxanizek, Kokak, Lazkanok, Mendizabal II.ak, Txikito Iraetakoak, Unanuek, Zezeagak, Irribarriak eta Altuna III.ak, 1.

Bizkaia8

Onaindiak eta Elezkano II.ak, 2;eta García Ariño IV.ak, Gorostizak, Urrutikoetxeak eta Elordik, 1.

Errioxa7

Titín III.ak, 4;eta Capellanek, Merino II.ak eta Untoriak, 1.

Lapurdi5Xalak, 3; eta Ladutxek, 2.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu