Floyd Mayweather, Jr.

Floyd Mayweather Jr., jaiotze izenez Floyd Joy SinclairGrand Rapids (Michigan), 1977ko otsailaren 24an jaio zen, boxeolari profesional estatubatuarra izan zen 2017an erretiroa hartu zuen arte. XXI. mendeko boxeolari onenentzat hartzen da, bost pisutan (super luma, arina, super arina, welter eta super welter pisuetan)[1] munduko txapelduna izatea lortu duelako[2]. Gainera, ez da inoiz garaitua izan, 50 borroka eta 50 garaipen horietako 27 KO emaitzarekin. Boxeoaren historian hainbat errekor lortu ditu.

Floyd Mayweather, Jr.

(2011)
Bizitza
JaiotzaGrand Rapids1977ko otsailaren 24a (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaFloyd Mayweather, Sr.
Familia
Hezkuntza
HeziketaOttawa Hills High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta borrokalari profesionala
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaGSPartners (en) Itzuli
IM Academy (en) Itzuli

floydmayweather.com
IMDB: nm1459421 TV.com: people/floyd-mayweather
Facebook: floydmayweather Twitter: floydmayweather Instagram: floydmayweather TikTok: floydmayweather Discogs: 1425780 Edit the value on Wikidata

Floyd Mayweather Sr. boxeolari ohiaren semea eta Roger Mayweatheren iloba eta ikaslea izan zen. The Ring boxeo aldizkari famatuaren “libera-liberaz” rankinaren ustez, azken hogeita bost urteetako onena izan da. Ez soilik bere titulu ugariengatik, bere teknika landuagatik ere bai, lekualdaketa etengabeengatik eta bereziki, bere gaitasuna borrokaren erritmoa bere nahira kontrolatzeagatik.

Bestalde, “Pay Per View” metodoaren erregea da[3]. Bere historian boxeolari profesional moduan, 25 milioi ekitaldi baino gehiago saldu zituen harpidetza ordainketa bidez, 1.5OO milioi dolar baino gehiagotan baloratuta.

Biografia

aldatu

Lehenengo urteak

aldatu

Floyd Jr. boxeolarien familia batean jaio zen, bere aita eta bi osabak boxeolari profesionalak izan ziren, alegia.

Berak eta bere familian esaten duten modura, Floydek ez zuen inoiz boxeoa ez zen beste edozein lanetan pentsatu. Oso txikitatik, bere aitarekin gimnasiora egunero joaten zen entrenatzeko. Boxeoa bere bizitzako arazoen irtenbidea izan zen. Izan ere, bere ama drogazalea zen, heroinarekiko menpekotasuna zuena. Horregatik, Mayweather familia oso egoera ekonomiko kaxkarrean bizi zen. Batzuetan 7 pertsonekin lo egin behar zuen elektrizitate gabeko logela batean. Gainera, bere aitak drogak saltzen zituen eta horregatik, kartzelara bidali zuten. Orduan, Floyd boxeoan babestu zen, inoiz baino gehiago. Bere ikasketak utzi zituen boxeoan guztiz murgiltzeko[4].

Amateur Aldia

aldatu

Mayweather 84 irabazi eta 4 porroteko errekorra zeukan eta Golden Gloves amerikar txapelketa hiru aldiz irabazi zuen 1993, 1994 eta 1996 urteetan. Bere ezizena “Pretty Boy” zen oso orbain gutxi zituelako bere aurpegian, ziur aski bere aitak eta bere osaba Rogerek irakatsitako defentsa teknikei esker. Batez ere aipagarria da kokotxa sorbaldarekin defendatzearen teknika, betidanik erabili duena.

1996ko Olinpiadak

aldatu

1996ko Atlantako olinpiadetan Mayweather, 19 urte eta 57 kilo pisatzen zituenean, brontze domina bat irabazi zuen, finalaurreko oso polemiko batera heldu baitzen. Izan ere, Floydek Serafim Todorv bulgariarraren aurka galdu zuen erabaki eztabaidagarri batengatik, 10-9 galdu zuen eta olinpiar talde amerikarrak sutsuki kexatu ziren ustezko iruzurragatik.

Profesional Aldia

aldatu

Mayweather bere boxeolari profesionalaren aldi luzean mito bat bihurtu da, boxeo mundu osoan miretsia. Hainbat titulu irabazi ditu, pisu kategoria askotan. Gainera, beste hainbatetan, titulu hauek defendatu ditu urtetan zehar maila handiko boxeolari askorekin, hala nola, Jesus Chavez, Manny PacquiaoOscar de la Hoya, Canelo Alvarez eta Conor McGregor. Azken honekin, historiako borroka polemikoenetariko bat egin zuen. Floyd eta MMAko borrokalariak, 2017ko abuztuaren 26an, Nevadan, borroka historikoa izan zuten. Konbatearen irabazkina “WBC Money Belt” gerrikoa, 100 milioitan aseguratuta estatubatuarrarentzat eta 30 milioi Conorrentzat. Mayweatherrek TKOz irabazi zuen hamargarren roundean. Horrela, Rocky Marcianoren errekorra hautsi egin zuen 50-0 marka lortuz. Borroka hau PPV bidez izandako arrakastatsuena izan zen, mundu osoan ikusia izan zen. Mito estatubatuarraren azken borroka izan zen, bere behin betiko erretiratzea.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Categorías | Solo Boxeo» www.soloboxeo.com 2009-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Floyd Mayweather Jr. se proclama campeón mundial unificado de box. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Lo importante que es el pay-per-view en el boxeo - Blog de Boxeo» ESPN (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) Andrés Felipe. (2017-08-26). «Floyd Mayweather Jr.» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

aldatu