Hypholoma myosotis

Hypholoma myosotis Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hypholoma myosotis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma myosotis
M.Lange, 1955

Sinonimoak: Hemipholiota myosotis, Flammula myosotis, Naematoloma myosotis, Naucoria myosotis, Naucoria renax, Pholiota myosotis, Phaeonematoloma myositis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa edo ganbila, titiarekin, likatsua, hori-gorrixka zurbil koloretik oliba antzekora doan kolorekoa.

Orriak: Antzeko kolorekoak hasieran, gero gris-purpura zikin kolorez tindatuak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko diametrokoa, hondo zurbilagoan bistre-oliba koloreko zainekin, oinarrian gorrixkagoa.

Haragia: Zurbiletik gorrixkara doan kolorekoa, usain arin batekin edo xaboi usainarekin eta zapore melekarekin.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Myosotis grezieratik dator, sagua, esan nahi duen "mys mayós" hitzetik eta belarria, esan nahi duen "oús, otós" hitzetik. Saguaren belarri forma duten ondoak.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Zohikaztegietan, lokaztutako bideetan eta haltz eta sahats azpian, toki lohitsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kolonbia, Islandia, Svalbard, Europa, Errusia, Australia, Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. Hypholoma myosotis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu