Juan Mari Bengoetxea

esku huskako pilotaria
Bengoetxea III.a
Izen osoa:Juan Mari Bengoetxea
Jaiotza data:1953ko irailaren 10a (70 urte)
Jaioterria:Ezkurra, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Debutatze data:1973ko abenduaren 3a
Erretiratze data:1991

Juan Mari Bengoetxea, goitizenez Bengoetxea III.a (Ezkurra, Nafarroa Garaia, 1953ko irailaren 10a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen. Nahiz eta Ezkurran jaioa izan, umetatik Leitzan bizi izan da. Familiakoak ditu esku huskako beste pilotari batzuk ere: bere anaia Mikel Bengoetxea Bengoetxea IV.a eta iloba Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a.

1972ko Esku Huskako Buruz Buruko Afizionatu Txapelketa bereganatu zuen. Bere ibilbide profesionalean buruz buruko txapelketa nagusia birritan irabazi zuen: 1978an eta 1979an. Gainera, 1979ko binakako txapelketa nagusia ere bereganatu zuen.

Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak

aldatu
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
1978Bengoetxea III.aGarcía Ariño IV.a22-13Anoeta
1979Bengoetxea III.aGarcía Ariño IV.a22-10Ogueta


Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko finalak

aldatu
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
1979Bengoetxea III.a - GorostizaPierola II.a - Maiz II.a22-15Anoeta