Naadam (mongolieraz: Наадам, mongoliera klasikoz: ᠨᠠᠭᠠᠳᠤᠮNaɣadum, ˈnaːdəm ahoskatua, euskaraz: «jokoak») Mongoliako kirol jaialdirik garrantzitsuena da, tradizionalki gizonezkoek burutzen dutena hiru arlotan: Mongoliar borroka, zaldi lasterketak eta arkularitza. Azken aldiotan emakumezkoak ere azken bietan parte hartzen hasi dira.

2006ko Naadam jaialdia.

Urtero antolatzen dute uda aldian hainbat tokitan 3 egunez beti ere, baina handiena Ulan Bator hiriburuan egiten dute uztailean. Txinako leku batzuetan ere antolatzen dute, mongoliar jende kopuru handiak daudenetan.

Kanpo estekak

aldatu
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.