Oxford-Cambridge estropada

Oxford-Cambridge estropada (ingelesez normalki The Boat Race deitua, maiz University Boat Race edo Oxford and Cambridge Boat Race izenez ere ezaguna) urtero udaberrian Ingalaterrako Londres hiriburuko Tamesis ibaian Oxford eta Cambridge Unibertsitateak lehiatu ohi diren estropada bat da.

The Boat Race
The BNY Mellon Boat Race
Partaideak
Cambridge Unibertsitateko Arraun ElkarteaOxford Unibertsitateko Arraun Elkartea
Webgunea: theboatraces.org
Lehen estropada1829ko ekainaren 10a
Urteroko estropada1856ko martxoaren 15etik aurrera
Gaur egungo txapelduna (2024)Cambridge
IbilbideaTxapelketaren ibilbidea
The Championship Course
Tamesis, Londres
Luzera4,2 milia (6,8 km)
BabesleaBNY Mellon
TrofeoaThe Boat Race Trophy
Garaipenak
CambridgeOxford
8680
Ibilbidearen mapa
Estropadaren ibilbidea Tamesis ibaiko 6.779 metroko luzeko zatian doa, Putney eta Mortlake artean.

Ezaugarriak

aldatu

Bi arraun taldeetako kideei Urdinak ezizenez deitu ohi zaie, euren txalupak Blue Boat edo Txalupa Urdinak direlarik. Cambridge Unibertsitateak urdin argiz arraun egin ohi du, aldiz Oxford Unibertsitateak urdin ilunez.

Milioi laurden bat inguru ikuslek estropada ibai ertzetik ikusi ohi dute, aldiz 2004ko telebistako ikusle kopurua 500 milioi baino gehiagokoa izan zen, estropada hau mundu osoko kirol lehiaketa amateur ikusienetako bat bilakatuz.

2002ko estropada amaitu ondorengo bi txalupetako eskifaien irudia.

Erregistratutako lehenbiziko estropada 1829an ospatu zen; ordudanik gaur egun egun arte urtero ospatu ohi da, salbuespena bi mundu gerren garaiko etenak izan zirelarik.

Estropadak 6.779 metroko luzera du (4 milia eta 374 yarda), Londresko Putney auzotik Mortlake auzora, tartean Barnes eta Hammersmith auzoak igaroz. Estropadan taldeko 8 arraunlari eta kapitain batek parte hartzen dute, pisu mugarik gabe. Estropada korrontearen aurkako noranzkoan egiten da; hala ere, estropada ibaiaren ura goi mailara iritsi aurretik has dadin programatu ohi da.

COVID-19 pandemia

aldatu

2020ko ekitaldia ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren erruz eta 2021ean oraindik ere pandemiaren eraginpean izanik ibilbidea aldatzea erabaki zen, ikuslerik izango ez zen eremu batetara. 3 miliatako lasterketa motzagoa izan zen beraz.

Irabazleak

aldatu
UrteaIrabazleaDenbora
1829Oxford14′03″
1836Cambridge36′00″
1839Cambridge31′00″
1840Cambridge29′03″
1841Cambridge32′03″
1842Oxford30′01″
1845Cambridge23′03″
1846Cambridge21′05″
1849Cambridge22′00″
1849Oxford[1]
1852Oxford21′36″
1854Oxford25′29″
1856Cambridge25′45″
1857Oxford22′05″
1858Cambridge21′23″
1859Oxford24′04″
1860Cambridge26′05″
1861Oxford23′03″
1862Oxford24′04″
1863Oxford23′06″
1864Oxford21′04″
1865Oxford21′24″
1866Oxford25′35″
1867Oxford22′39″
1868Oxford20′56″
1869Oxford20′04″
1870Cambridge22′04″
1871Cambridge23′01″
1872Cambridge21′15″
1873Cambridge19′35″
1874Cambridge22′35″
1875Oxford22′02″
1876Cambridge20′02″
1877Biak irabazle24′08″[2]
1878Oxford22′15″
1879Cambridge21′18″
1880Oxford21′23″
1881Oxford21′51″
1882Oxford20′12″
1883Oxford21′18″
1884Cambridge21′39″
1885Oxford21′36″
1886Cambridge22′03″
UrteaIrabazleaDenbora
1887Cambridge20′52″
1888Cambridge20′48″
1889Cambridge20′14″
1890Oxford22′03″
1891Oxford21′48″
1892Oxford19′01″
1893Oxford18′45″
1894Oxford21′39″
1895Oxford20′05″
1896Oxford20′01″
1897Oxford19′12″
1898Oxford22′15″
1899Cambridge21′04″
1900Cambridge18′45″
1901Oxford22′31″
1902Cambridge19′09″
1903Cambridge19′33″
1904Cambridge21′37″
1905Oxford20′35″
1906Cambridge19′25″
1907Cambridge20′26″
1908Cambridge19′02″
1909Oxford19′05″
1910Oxford20′14″
1911Oxford18′29″
1912Oxford22′05″
1913Oxford20′53″
1914Cambridge20′23″
1920Cambridge21′11″
1921Cambridge19′45″
1922Cambridge19′27″
1923Oxford20′54″
1924Cambridge18′41″
1925Cambridge21′05″
1926Cambridge19′29″
1927Cambridge20′14″
1928Cambridge20′25″
1929Cambridge19′24″
1930Cambridge19′09″
1931Cambridge19′26″
1932Cambridge19′11″
1933Cambridge20′57″
1934Cambridge18′03″
UrteaIrabazleaDenbora
1935Cambridge19′48″
1936Cambridge21′06″
1937Oxford22′39″
1938Oxford20′03″
1939Cambridge19′03″
1946Oxford19′54″
1947Cambridge23′01″
1948Cambridge17′05″
1949Cambridge18′57″
1950Cambridge20′15″
1951Cambridge20′05″
1952Oxford20′23″
1953Cambridge19′54″
1954Oxford20′23″
1955Cambridge19′01″
1956Cambridge18′36″
1957Cambridge19′01″
1958Cambridge18′15″
1959Oxford18′52″
1960Oxford18′59″
1961Cambridge19′22″
1962Cambridge19′46″
1963Oxford20′47″
1964Cambridge19′18″
1965Oxford18′07″
1966Oxford19′12″
1967Oxford18′52″
1968Cambridge18′22″
1969Cambridge18′04″
1970Cambridge20′22″
1971Cambridge17′58″
1972Cambridge18′36″
1973Cambridge19′21″
1974Oxford17′35″
1975Cambridge19′27″
1976Oxford16′58″
1977Oxford19′28″
1978Oxford18′58″
1979Oxford20′33″
1980Oxford19′02″
1981Oxford18′11″
1982Oxford18′21″
1983Oxford19′07″
UrteaIrabazleaDenbora
1984Oxford16′45″
1985Oxford17′11″
1986Cambridge17′58″
1987Oxford19′59″
1988Oxford17′35″
1989Oxford18′27″
1990Oxford17′22″
1991Oxford16′59″
1992Oxford17′44″
1993Cambridge17′00″
1994Cambridge18′09″
1995Cambridge18′04″
1996Cambridge16′58″
1997Cambridge17′38″
1998Cambridge16′19″
1999Cambridge16′41″
2000Oxford18′04″
2001Cambridge17′44″
2002Oxford16′54″
2003Oxford18′06″
2004Cambridge18′47″
2005Oxford16′42″
2006Oxford18′26″
2007Cambridge17′49″
2008Oxford20′53″
2009Oxford17′53″
2010Cambridge17′37″
2011Oxford17′32″
2012Cambridge17′24″
2013Oxford17′27″
2014Oxford18′36″
2015Oxford17′34″
2016Cambridge18′41″
2017Oxford16′59″
2018Cambridge17′51″
2019Cambridge16′57″
2020Estropada ez zen jokatu
2021Cambridge14'15″ (3 milia)
2022Oxford16′42″
2023Cambridge18′18″
2024Cambridge18' 56"

Estropada ez ofizialak

aldatu

Honako estropada hauek Bigarren Mundu Gerra garaian ospatu ziren eta ez dira ofizialtzat jotzen:

UrteaLekuaIrabazlea
1940Henley-on-ThamesCambridge
1943Sandford-on-ThamesOxford
1944River Great Ouse, ElyOxford
1945EzezagunaCambridge

Estatistikak

aldatu
Urtero irabazleari eman ohi zaion saria (2014).

2021. urterarteko estatistikak honako hauek dira:

  • Cambridge: 86 garaipen
  • Oxford: 81 garaipen
  • Garaipen jarraiak: Cambridge, 13 (1924-36)
  • Errekorra: Cambridge 1998 – 16 minutu, 19 segundu (bataz besteko abiadura 24,9 kilometro orduko)
  • Arraunlari astunena: Thorsten Engelmann, Cambridge 2007: 110,8 kg
  • Arraunlari arinena: Alfred Higgins, Oxford 1882: 60,1 kg
  • Talde astunena: Oxford 2009, bataz besteko 99,7 kg
  • Arraunlari garaiena: Josh West, Cambridge 1999/2000/2001/2002: 2,07 metro
  • Talde garaiena: Cambridge 1999, bataz beteko 1.98 metro
  • Arraunlari zaharrena: Mike Wherley, Oxford, 2008ko martxoaren 29an 36 urte eta 14 eguneko adinaz (irabazlea)

Emakumezkoen estropada

aldatu
Women's Boat Race
The Cancer Research UK Boat Race
Partaideak
Cambridge Unibertsitateko Arraun ElkarteaOxford Unibertsitateko Arraun Elkartea
Webgunea: theboatraces.org
Lehen estropada1927ko martxoaren 15a
Urteroko estropada1964etik aurrera
Gaur egungo txapelduna (2024)Cambridge
IbilbideaTxapelketaren ibilbidea
The Championship Course
Tamesis, Londres
Luzera4,2 milia (6,8 km)
(2015-etik aurrera)
BabesleaThe Cancer Research UK
TrofeoaThe Boat Race Trophy
Garaipenak
CambridgeOxford
4730

Emakumezkoen estropada 1927an jokatu zen lehen aldiz baina 1964tik aurrera urtero jokatzen da. 2015ean gizonezkoen egun berean jokatzea erabaki zen eta ibilbide bera egiten dute emakumezkoen tripulazioek.

Historia

aldatu

Emakumezkoen estropada 1927ko martxoaren 15ean jokatu zen lehenengo aldiz[3]. Erlojuaren kontra jokatu zuten eta milia erdiko distantzia egin zuten (0'80 km) bost mila ikusleren aurrean. Beren abiadura eta estiloa epaitu behar zuten eta epaileak ez ziren ados jarri irabazlea aukeratzeko. Beraz denborak hartu zituzten eta Oxfordek irabazi zuen 3 minutu eta 36 segundurekin. Cambridgek 15 segundu gehiago behar izan zituen[4]. Ez zuen ordea jarraipenik izan eta tarteka antolatu izan zen estropada, 1929, 1934, 1935, 1936, 1939... 1936koa izan zen aurrenekoa bi ontziak parez pare lehiatu zirenekoa.

Bigarren Mundu Gerra garaian emakumezkoen estropadak ohikoak izan ziren. Estropada hauek Oxford inguruan jokatu izan ziren baina 1952an egitura hidraulikoak eraiki ziren ibaian eta estropada bertan behera gelditu zen. Hamabi urtetako hutsunearen ondoren 1964an berriz antolatu zen estropada eta ordutik aurrera urtero jokatu da. 1966an ordezkoan estropada ere antolatu zen, izan ere unibertsitateetan emakumeen presentzia jadanik handia baitzen. Bigarren ontzi hauen izenak Osiris (Oxford) eta Blondie (Cambridge) dira.

Emakumezkoen estropaden distantzia 2 kilometro ingurukoa izan zen historikoki, baina 2015ean emakumezkoen 70. ekitaldia zela ospatzeko gizonekoen egun eta ibilbide berean jokatu zen estropada,[5] ia 7 kilometrotako distantzian. Arrakasta handia izan zuen eta hurrengo urteetan horrela jarraitzea erabaki zen.

Palmaresa

aldatu
UrteaIrabazleaDenbora
1927Oxford3′36″
1928ez zen jokatu
1929Cambridge3′32″2/5
1930Cambridge?
1931-
1933
ez zen jokatu
1934Oxford3"-ren aldea
1935Oxford4′8.5″
1936Oxford2′15″
1937
1938
ez zen jokatu
1939Oxford4′59″
1940ez zen jokatu
1941Oxford6"-ren aldea
1942Cambridge?
1943ez zen jokatu
1944Cambridge?
1945Cambridge?
1946Cambridge?
1947ez zen jokatu
1948Cambridge?
1949Oxford?
1950Oxford?
1951Oxford?
1952Cambridge?
1953
1963
ez zen jokatu
UrteaIrabazleaDenbora
1964Cambridge?
1965Cambridge?
1966Cambridge?
1967Cambridge?
1968Cambridge?
1969Cambridge?
1970Cambridge?
1971Cambridge?
1972Cambridge?
1973Cambridge4′7″
1974Cambridge4′8″
1975Cambridge4′7″
1976Oxford?
1977Cambridge?
1978Cambridge?
1979Cambridge5′52″
1980Oxford?
1981Oxford6′12″
1982Cambridge4"-ren aldea
1983Cambridge6′29″
1984Cambridge?
1985Oxford?
1986Oxford?
1987Cambridge?
1988Oxford?
1989Cambridge6′20″
UrteaIrabazleaDenbora
1990Cambridge7′17″
1991Oxford7′29″
1992Cambridge6′20″
1993Cambridge6′10″
1994Cambridge6′11″
1995Cambridge6′02″
1996Cambridge6′12″
1997Cambridge6′26″
1998Cambridge6′25″
1999Cambridge6′01″
2000Oxford6′01″
2001Cambridge7′27″
2002Oxford6′02″
2003Oxford6′35″
2004Oxford6′27″
2005Cambridge6′27″
2006Oxford5′44″
2007Cambridge4′03″
2008Oxford6′38″
2009Oxford6′24″
2010Oxford5′56″
2011Oxford6′38″
2012Cambridge6′38″
2013Oxford7′21″
2014Oxford5′50″
UrteaIrabazleaDenbora
2015Oxford19′45″
2016Oxford21′49″
2017Cambridge18′33″
2018Cambridge19′06″
2019Cambridge18′47″
2020Estropada ez zen jokatu
2021Cambridge16'27"
2022Cambridge18'22"
2023Cambridge20'29"
2024Cambridge21'

Erreferentziak

aldatu
  1. Cambridge lehiatik kanporatua izan zen: Oxford win historic second race of 1849, www.theboatrace.org (ingelesez; Internet-Archiv)
  2. A dead heat!, www.theboatrace.org (ingelesez; Internet-Archiv)
  3. Boat Race Practice – An Oxford victory. The Times, 7 or..
  4. (Ingelesez) Quarrell, Rachel. (2015-04-10). Boat Race 2015: First ever women's event from 88 years ago was rather different to modern day. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  5. (Ingelesez) «Boat Races 2015: Oxford, Cambridge & the fight for equality» BBC Sport 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
🔥 Top keywords: