Rotterdamgo metroa

Rotterdamgo metroa (nederlanderaz: Rotterdamse metro), Herbehereetako Rotterdam hiriko garraiobide publikoa da. 1968ko otsailaren 10ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak bost linea eta 55,0 kilometro dauzka.

Metro sareak 2011ko abenduan zuen itxura erakusten duen mapa.

Metroko bi lineak hainbat adarretan banatzen dira, eta bi linea nagusiez gain, beste hiru adar banatzen dira, hizkien arabera sailkatuta.

Bilakaera

aldatu

1968an Rotterdamgo metroaren lehen linea zabaldu zen Noord- Zuidlijn izenarekin (Iparralde - hegoalde linea), eta hiriko Centraal geltokia Zuidpleinekin batzen zituen Nieuwe Maas ibaia tunel baten bitartez zeharkatuz. Herbehereetako lehen metroa izan zen eta zabaldu zenean 5,9 kilometroko linea, munduko laburrenetakoa zen.

1982an bigarren linea zabaldu zen Oost - Westlijn izenarekin (Ekialde - mendebalde linea), Capelsebrug eta Coolhaven geltokiak elkartuz. Historian zehar lineen izenek hainbat aldaketa izan dituzte: hartara, 1990eko hamarkadan herrialdeko pertsonaia ospetsuen izenak jarri zizkieten. Iparralde-hegoalde lineari, esaterako, Erasmus linea izena jarri zioten (Erasmo Rotterdamgoaren omenez), eta bigarrenari Caland linea, Pieter Calanden omenez.

2009ko abendutik, letrez izendatzen dira, A-tik E-raino.

Lineak

aldatu
ROTTERDAMGO METROA
LineaIbilbideaLuzera (km)GeltokiakZabaltze dataAzken luzapena
A lineaSchiedam Centrum – Binnenhof36,42019822002
B lineaSchiedam Centrum - Nesselande63,82319822005
C lineaDe Akkers - De Terp33,71719822002
D lineaDe Akkers - Rotterdam Centraal31,12719682002
E lineaSlinge - Den Haag Centraal34,42620062011
GUZTIRA78,362

Luzapenaren kronologia

aldatu

Argazkiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.