Sandy Dennis

Sandra Dale "Sandy" Dennis ( 1937ko apirilaren 27a - 1992ko martxoaren 2a ) antzerkiko eta zinemako aktore estatubatuarra izan zen .

Sandy Dennis

Bizitza
JaiotzaHastings (Nebraska)1937ko apirilaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWestport (Connecticut)1992ko martxoaren 2a (54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: obulutegiko minbizia
Hezkuntza
HeziketaLincoln High School (en) Itzuli
HB Studio (en) Itzuli
Nebraska Wesleyan University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0006800 Allocine: 7065 Rottentomatoes: celebrity/sandy_dennis Allmovie: p18627 138583 IBDB: 37854
Find a Grave: 2622 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa

aldatu

Dennis Hastingsen ( Nebraska ) jaio zen, Yvonne idazkariaren eta Jack Dennis posta langilearen alaba. [1] Nebraska Wesleyan UnibertsitateLan eta Nebraskako Unibertsitatean ikasi zuen. Sandy Nebraskan diren Kenesawen eta Lincolnen hazi zen. Community Theatre taldeko kidea izan zen eta 19 urte zituela New Yorkera joan zen bizitzera.

Jardunean

aldatu

Dennisek 1956an egin zuen lehen agerraldia telebistan, The Guiding Light telesailean eta 1961ean Splendor on the Grass filmean. Dena den, antzerkian lortutako arrakasta handiagoa izan zen. Tony sari bana irabazi zuen jarraian A Thousand Clowns eta Any Wednesday filmetan egindako lanengatik. 1966an Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Who's Afraid of Virginia Woolf filmean Honey pertsonaia antzezteagatik, George Segalen emazte gaztea, ahula eta neurotikoa zen hura . Ondoren, antzezpen bikainak egin zituen Up the Down Staircase ( 1967 ), The Fox, ( 1967 ), Sweet November, ( 1968 ) eta The Out-of-Towners ( 1970 ) filmetan . 1964an CBS telebistako Mr. Broadway dramaren atal batean agertu zen.

Bere azken rol esanguratsuak hauexek izan ziren: 1982ko Come Back to the Five and Dime, Jimmy Dean, Jimmy Dean filma eta 1991an Sean Pennek The Indian Runner zuzendutako flana.

Bizitza pertsonala

aldatu

Dennis Gerry Mulligan jazz musikariarekin bizi izan zen 1965 eta 1976 artean. Eric Roberts aktorearekin ere bizi izan zen 1980 eta 1985 artean.

Obulutegiko minbiziak jota hil zen Westporten, Connecticuten, 54 urte zituela.

Filmografia

aldatu
UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1961Splendor in the GrassKay
1966Who's Afraid Of Virginia Woolf?HoneyEmakumezko aktore onenaren Oscar saria



Urrezko Globoetarako izendatua
1967Up The Down StaircaseSylvia barrett
The FoxJill Banford
1968Teach Me!
Sweet NovemberSara DeeverUrrezko Globoetarako izendatua
1969That Cold Day in the ParkFrances Austen
A Touch of Love''Rosamund Stacey
1970The Out of TownersGwen kellerman
1972Something EvilMarjorie
1974Mr. SycamoreJane gwilt
1976God Told Me ToMartha Nicholas
1977Nasty HabitsWinifred ahizpa
1981The Four SeasonsAnne Callan
1982Come Back to the Five and Dime, Jimmy Dean, Jimmy DeanMona
1988Another WomanClaire
1989ParentsMillie Dew
976-EVILIzeba Lucy
1991The Indian RunnerRoberts andrea

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu