Zirkulazio aparatuaren oreka homeostatikoan hartzen dute parte. Beren funtzioa zauria gertatzerakoan odol hodiak estutzea eta zauria ixteko plaketak elkarrekin lotzea da.
A2 tronboxanoa da lan hori burutzen duena. Plaketatako mintz plasmatikoan sortzen da eta zitoplasmako kaltzio kontzentrazioa handituz plaketen arteko loturak eratzen ditu. A2 tronboxanoa B2 tronboxano bihurtzen da ondoren, ez da forma aktiboa baina aurrekoa baino egonkorragoa da.