Wuhango metroa

Wuhango metroa (txinera sinplifikatuz: 武汉轨道交通; pinyineraz: Wǔhàn Guǐdào Jiāotōng), lur azpitik eta gainetik doan Txinako Herri Errepublikako Wuhan hiriko garraiobidea da. Lehen linea, Hankou Barrutian kokatua, 2004ko irailaren 28an zabaldu zen, eta ordutik erabilitako trenak metro arinarenak dira. Etorkizunean, garraio eskaria eta metro sarea handitzean, tren handiago eta luzeagoak jarriko dira.

Metro sareak 2014ko abenduan zeukan itxura.

Udalak 2008an onartutako plangintzaren arabera, hamabi linea eta 530 kilometroko metro sarea eraikiko da[1].

Lineak

aldatu
WUHANGO METROA
LineaIbilbideaLuzera (km)GeltokiakZabaltze dataAzken luzapenaMaiztasuna (min)
1Dijiao - Jinshan Dadao28,92520042010
2Jinyintan - Guanggu28,0212012
4Wuchan tren geltokia - Wuhango tren geltokia16,5152013

1. linea

aldatu

Lehen lineak 10,2 kilometro eta hamar geltoki zituen 2004an zabaldu zenean. Hankou Barrutian zehar hedatzen da, eta gaur egungo geltokiak honakoak dira: Zongguan, Taipingyang, Qiaokoulu, Chongrenlu, Lijibeilu, Youyilu, Jianghanlu (etorkizuneko 2. linearen lotunea), Dazhilu, Sanyanglu, Huangpulu.

Lehen linea luzatzeko lanak 2007an hasi ziren, eta 2010eko uztailaren 26an hamasei kilometro zabaldu ziren.

2. linea

aldatu

Bigarren linearen ibilbide gehiena lur azpikoa izango da, eta hiria ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatuko du Hankou eta Wuchang bitartean.

Linea 2012ko abenduaren 28an zabaldu zen.

4. linea

aldatu

Laugarren linearen ibilbidea ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du hirigunea, Hanyang eta Wuchang Barrutien artean. Linea hau ere, 2013an zabaltzea espero da.

Etorkizuneko egitasmoak

aldatu

3. 5. 6. eta 7. lineen ibilbidea aztertzen ari dira hiriko arduradunak.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Txinako Herri Errepublikako metroak
Eraikiak:Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen::Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan::| Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo