Xanpaina (ardoa)

ardo aparduna

Xanpaina (frantsesez champagne) Frantziako Xanpaina-Ardena eskualdean champenoise metodoaren bidez ekoitzitako apardun ardoa da. Oro har, ardo zuria izaten da, baina bada xanpain gorria ere, gehienetan mahats beltzez egina.

Kopa bat xanpaina.

Jatorri-izendapena du; horregatik, Kataluniako Sant Sadurní d'Anoia udalerrian ekoizten hasi ziren apardun ardoari cava deitzen zaio.

Jai eta ospakizunetan kontsumitu ohi da eta ohikoa da auto- eta moto-lasterketen amaieran, garaileari saria ematean, neurri handiko xanpain-botila bat ematea eta bertan irekitzea. Horrez gain, eraiki berri den itsasontzia lehenbizikoz itsasoratzean, haren kroskoaren aurka xanpain-botila bat apurtzeko ohitura dago.

Kanpo estekak

aldatu