Bederatzi taldek osatzen dute (bederatzigarrena 2014-15 denboraldian sartu zen) eta bi fase ditu. Lehenik eta behin liga fasea jokatzen da, talde bakoitzak bi partida jokatzen ditu beste guztiekin. Ligako lau onenek txapelketa irabazteko play-offak jokatzen dituzte eta finalak erabakitzen du Zeelanda Berriko futbol txapelduna.
2021ean sistema aldatu egin zen. Zeelandako hiru eskualdetako ligak osatu ziren eta Liga horietatik 9 talde sailkatzen dira txapeldunen fasea jokatzeko. Haiei Australiako Ligan aritzen den Wellington Phoenix taldea gehitzen zaie hamarkotea osatuz. Txapeldunen faseko ligako bi lehenek azken finala jokatzen dute.
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak.
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen. 2019-2020 denboraldia bapatean eten zen COVID-19 pandemiaren erruz eta une hartan lehen postuan zihoan Auckland City taldea txapeldun izendatua izan zen.
Taldea | Txapeldun | Finalista | Garaipen urteak |
---|
Auckland City | 9 | 6 | 2005, 2006, 2007, 2009, 2014, 2015, 2018, 2020, 2022 |
Waitakere United | 5 | 3 | 2008, 2010, 2011, 2012, 2013 |
Team Wellington | 3 | 6 | 2016, 2017, 2021 |
Wellington Olympic | 1 | 2 | 2023 |
Eastern Suburbs | 1 | 0 | 2019 |
Miramar Rangers | 1 | 0 | 2021 |
Canterbury United | 0 | 2 | |
Hawke's Bay United | 0 | 1 | |